ARTEA

Japoniako argazkigintzaren istant pribatuak

Donostiako FNAC dendan Japoniako argazkilari gazteen lanekin osaturiko erakusketa dago ikusgai martxoaren 31ra arte. Orotara dozena bat argazkilariren irudiak paratu dituzte bertan.

Shinya Arimoto, Hiroshi Nomura, Maki Miyashita, Junku Nishimura, Ken Hayafune, Takeshi Sumi, Suwa Minoru, Paula Fujiwara, Hazuki Natuno, Saito Harumichi, Sawako Obara, eta Kana Park Takeda dira erakusketan parte hartu duten argazkilari japoniarrak.

Japoniako kontu asko ezagutzen ditugu mendebaldean, manga fenomenoa, gastronomia, teknologia… baina ezer gutxi dakigu bertako argazkigintzaz.

Erakusketa honek aukera ematen du ekialdeko herrialde horretako argazkilari berrien lanak ikusteko. Izan ere, azken boladan Japonian gertaera asko bizi izan dituzte, hala nola, burbuila ekonomikoaren eztanda 90eko urteetako hasieran eta krisi nuklearra.

Argazkilari gazte hauen lanetan ikus daiteke nola gertaera horiek aldaketa nabarmenak eragin dituzten bizitzaren esparru guztietan. Finean, Japonia berriena, belaunadi berri baten begi eta kameren bitartez duzue hau.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button