MUSIKA

Gasteizko 40. Jazzaldia, gaurtik aurrera

Gaur zabalduko ditu Gasteizko 40. Jazzaldiak bere ateak. Uztailaren 12tik 16ra egingo da Arabako hiriburuan eta sekulako taldeek egingo diote bisita: Kenny Barron eta Dave Holland, Jamie Cullum, Pat Metheny eta Ron Carter, Cecile McLorin Salvant, Tom Harrell eta Joshua Redman.

Gaur izango da lehen kontzertua Principal Antzokian, 18:00etan, Pablo M. Caminero eta Chris Cheek musikariekin. Gauean, Mendizorrotzako Kiroldegian, bigarren partea etorriko da; Bryant Jones & The Victory Gospel Singers dira gonbidatuak.

Uztailaren 13an ere bi hitzordu. Arratsaldekoan, Ximo Tebar musikariak The new son Mediterraneo izeneko kontzertua egingo du, Principal Antzokian. Geroago, 21:00etan, Mendizorrotzako Kiroldegian Ruthie Foster eta Taj Mahal Trio arituko dira.
Osteguneko programazioa honakoa izango da: Principal Antzokian, 18:00etan, GoGo Penguin, eta 21:00etan, Mendizorrotzako Kiroldegian, Tom Harrell Trip eta Joshua Redman Quartet taldeak.

Ostiraleko saioan Yaron Herman arituko da Principal Antzokian,18:00etan, eta Kenny Barron & Dave Holland eta Jamie Cullum piano-jole famatua, 21:00etan, Mendizorrotzako Kiroldegian. Azken egunean, uztailak 16, beste bi saio, 18:00etan, Principal Antzokian Rudresh Mahanthappa arituko da, eta gaueko kontzertua (21:00etan, Mendizorrotzako Kiroldegian) Pat Metheny & Ron Carter eta Cécile Mclorin Salvant & The Aaron Diehl Trio handiek egingo dute.

Informazio guztia: Jazzvitoria

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button