ESZENA

Agerre Teatrok "Doltza" izeneko lana estreinatuko du Errenterian

Cervantesen El Quijote ospetsua oinarri hartuta, Maite Agirrek berak (2007ko eta 2008ko Espainiako arte eszenikoetako Max sarietako euskarazko antzerki autore onenaren saria) idatzi du antzezlana. Obra honen abiapuntua Mozambiken dago. Hain zuzen ere, Agerre taldeko zuzendariak Maputoko Luarte taldearekin antzezlan baten muntaketan lan egiteko proposamena jaso zuen iaz. Gonbidapen haren emaitza edo fruitua Dulcineia e o cavaleiro dos leoes izan zen; Maputoko Teatro Avenidan estreinatu zen antzezlana, eta polizia-nobelak idazten dituen Henning Mankell suediar entzutetsua du buru.

Mozambiketik itzultzean antzezlana berridazteari ekin zion Agerre Teatroko zuzendariak, batik bat hemengo publikoarentzat egokitzeko helburuarekin. Doltza. Dultzinea Quixote vs Teresa Panza euskaraz eta gaztelaniaz estreinatuko da, otsailaren 6an eta 7an, hurrenez hurren.

Antzerkia antzerkiaren baitan. Horixe da Doltza, eta bertan oinarrizkoa da publikoarekiko konplizitatea, finean Agerre taldearen ikuskizunetan ohikoa den bezalaxe. Musika ere funtsezko elementu bat da; hain garrantzitsua, ezen On Kixoteren papera musikari batek egiten baitzuen, eta ez aktore batek. David Azurza tenore tolosarrak opera antzezten du eta lehenago ere kolaboratu izan du Agerre taldearekin.
Azurzarekin batera, obra honetan John Bolduan, Inazio Tolosa, Kepa Fersan, Iker de la Concha, Erik Probanza, Amaia Corral, Iñaki Larrañaga, Ainhoa Pineda eta Maite Agirre bera ere badabiltza antzezle lanetan.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button