LITERATURA

Ostiralean estreinatuko dute “Ahots Planeta” literatura feminista podcasta

Euskal Idazle Elkarteak eta Azkue Fundazioak ekoitzia, Ahots Planeta literatura podcast feminista jarriko da martxan ostiralean. Garazi Albizuak eta Idoia Carramiñanak gidatuko dute saioa.

“Podcast fresko eta jostaria izan nahi du Ahots Planetak; eta zehazki, euskal literatura feministaz arituko da. Informazioa jaso eta testuak entzuteaz gain, parte hartzeko aukera ere izango du publikoak. Zer eskatuko diogu entzuleari? Bada, idaztea. Helburu akademikorik gabe, gozamenetik egitea eta lotsarik gabe partekatzea.”
EIEk azaldu duen bezala, Bizkaian sortua bada ere, beste planeta batera eramango gaituzte Idoia Carramiñana eta Garazi Albizua idazleek. Programa bakoitzeko, fikzio bat osatuko dute idazleek eta saioaren azken atalean, testu bat idaztera animatuko dute entzulea.

Otsailean hasi eta hilero izango duzue entzungai, ohiko plataformetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button