ESZENA

Abian dira Eibarko Antzerki Jardunaldiak

Abian da Eibarko Antzerki Jardunaldien 44. edizioa. Martxoaren 23ra arte makina bat ikuskizun programatu dira herri horretan, eta pandemiak ekarritako egoerari men eginez, funtzio guztiak bertako Coliseo Antzokian egingo dira.

Denetarik izango da ikusteko eta gozatzeko. Hala, gaur eta bihar, Esperando a Godot lan famatua ikusteko aukera egongo da. Bertan Pepe Viyuela, Alberto Jimenez, Juan Diaz, Fernando Albizu eta Jesus Lavi aktoreak bilduko dira.
Asteburuan, otsailak 12 eta 13, gurean oso famatu bilakatu den beste lana batekin gozatzeko aukera egongo da: Kutsidazu bidea Ixabel. Istorioa ezagutzen duzue, ezta? Juan Martín, donostiar gaztea, mendi puntan galdutako baserri batera joango da uda igarotzera, bere euskara maila hobetzea helburu hartuta. Han dagoela, abesti eta abesti artean, egiaztatuko du baserrian bizi direnek darabilten euskarak ez duela zerikusirik gelan ikasi duenarekin. Baserriko familia aitak, alaba gazteak eta amonak osatzen dute. Juan Martínek bi auziri egin beharko die aurre: batetik, hizkuntza-arazoei, eta, bestetik, landa-inguruneaz ezer gutxi jakiteari. Horrez gain, Ixabel familiako alaba erakargarriak ordura arte ezezagunak zituen sentimenduak piztuko dizkio, eta inguruak ere zur eta lur utziko du, izan ere, musikaren bidez komunikatuko da berarekin: zuhaitzak rap doinuan, sagarrak a kuppela abesten eta behiak dantzan.

Eibarko Antzerki Jardunaldien programazioaren barruan, Lurrun minez, Ameriketako bidaia, Atzerrian lurra garratz, edo Ez dok ero euskarazko antzezlanak ikusteko abagunea ere izango duzue.

Programazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button