BESTELAKOAK

Abian da Donostian, Liburu eta Disko Azokako aurtengo edizioa

Euskadiko Liburu Ganbarak eta Liburu Azoken Batzordeak Gipuzkoako Plazan urtero antolatzen duen literaturaren topagunea, uztailaren 7ra arte egongo da zabalik, goiz eta arratsaldez .

Ohikoa den gisara, azokarekin batera, hainbat jarduera antolatu dituzte aurtengoan ere: liburu aurkezpenak, hitzaldiak eta mahai inguruak, haurrentzako ikuskizunak eta  liburu sinatzeak ere. Hala, asteburuan hainbat idazle izango dira euren argitaletxeen stand-etan, irakurleei liburuak sinatzen.

Igandean, 12:30ean, Dani Martirena ipuin kontalariak, Kosimoren katiuskak emankizuna eskainiko du familiartean gozatzeko,  Gipuzkoako Plazan bertan.

Aste horretan zehar, hainbat idazlek euren liburuak  aurkeztuko dituzte jendaurrean Liburutegi Nagusiko San Jeronimo aretoan. Hala, Jon Gerediagak Urtaroak eta zeinuak azken lanaren xehetasunak emango ditu ezagutzera; Markez Tulkarem; el retorno del equipo refugiado, Cisjordaniako futbol talde baten egunerokotasunari buruzko argazki-proiektuaren harira Joseba Zabalzak argitaratutako liburua; edo Muerte en el Adur, Seve Callejak argitaratu berri duen liburuen aurkezpenak izango dira, beste batzuen artean.

Gainera, Jon Arretxe, Javier Sagastiberri, Juan Infante eta Jose Javier Abasoloren eskutik nobela beltza xede izango duten mahai ingurua ondu da uztailaren 2an, asteartean. Eta bestalde,  azokaren gunean bertan, Euskal emakume poetak izeneko erakusketa jarri dute ikusgai.

Guztia eta egunez eguneko informazioa ikusteko, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button