LITERATURA

Feminismoaren eta ekologiaren inguruko ikuspegia

1963an argitaratu zen lehen aldiz Horma, Marlen Haushofer idazle austriarraren lanik garrantzitsuena eta kultuzko obra bilakatu dena. Istorio itogarriaren erdian, harrigarriki, idazkera sosegatu eta lasaia darabil, feminismoaren eta ekologiaren inguruko ikuspegi interesgarriei bide emanez. Naroa Zubillaga izan da euskarazko itzulpena egin duen aditua, eta berarekin batera Erein argitaletxeko Uxuer Razquin editoreak lan horren aurkezpena egin du gaur.

“Emakume batek lagun batzuen Alpeetako ehiza-txabolara joateko gonbidapena onartu du. Lagunak ondoko herrira joan dira, eta bakarrik utzi dute etxean. Denbora nahikoa igaro da, baina ez dira itzuli. Protagonista, larriturik, haien bila abiatu da herrirantz. Errealitate tragikoa aurrez aurre izango du: horma ikusezin batek gatibu dauka. Mundutik isolatuta, animaliez inguraturik, emakumea bizirauteko prestatuko da; hausnarketak egin beharko ditu naturarekiko harremanaz eta bere buruaz, maitasunaz eta bizitzaren zentzuaz.”

 

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button