EZLEKUBAT

5 minutuko objektibitatea Bilbon eskultura berde baten aurrean

Zenbait hedabideren eta zenbait alderen jarrerek gure gizartean diskurtsoaren botereak eragiten duen konfiantza itsua egiaztatzeko balio digu berriro ere. Gure artean oso agerian geratzen da errealitatea deitzen den hori esanahien ekoizpenaz eta banaketaz arduratzen diren botere guneetatik egiten den eraikuntza politiko eta sozial zehatz bat dela batez ere.

Penagarria da zenbat inkomunikatu dagoen, gutxi batzuren erruz. Gero eta gehiago gara ikusteko eta entzuteko eskubidea dugun pertsonak, baina, paradoxikoki, gero eta gutxiago gara informatu, gure iritzia eman eta sortu dezakegunak. Unitate kultural zuhur, isolatu eta bereizgarri baina guztiz artifizialak herritarren errealitatearen izaera konplexu eta guztiz anitzaren gainetik jarri nahi dira niri eragin didan bezalako neurriekin. Aniztasunarekin sustatzen da herrialde hitzaren esanahi osoa, eta ez gaiak mediatizatzeko boterearen erabilerarekin.

Hitz bakarraren diktadura autokritikarik gabeko herritarraren prototipo bat sortzen ari da. Beraz, kritikarik gabeko pertsona, ikusle pasibo bat.

Gure gizarteak bizi duen egoera larria ez da, batzuek nahi duten bezala, bi taldetan edo pentsamendu ofizialetan banatzen. Herritar guztiok dugu gure iritzia emateko eta auzokidearen iritzia jasotzeko eskubidea. Gogoeta sozial, psikologiko eta baita politikoaren oinarrien arabera edozein gairen inguruan ditugun ikuspuntuak elkartrukatzea besterik ez da.

Hau da 5 minutuko objektibitatea Bilbon eskultura berde baten aurrean
(5 min. de objetividad ante una escultura verde en Bilbao)
piezaren oinarri ideologikoa. Begiraden bilaketa, gutxi batzuek nahita eginiko enkoadraketa eta ikuspegi subjektiboetatik haratago, orain argi geratzen ari den bezala.

Boterearen gehiegikeriaren bitartez isilduriko edo manipulaturiko edozein errealitateren erakuspenak, izan konfiantza faltagatik, izan ezjakintasunagatik edota izan interes ezberdinengatik, agerian uzten du noren eskuetan gauden.
Caiga quien caiga.


Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button