ESZENA

Ai Do Project-ek “119.104” dantza-ikuskizuna aurkeztuko du Errenterian

Iker Arrue euskal koreografoak zuzentzen duen Ai Do Project konpainia Errenteriako Niessen Kulturgunean izango da igandean, maiatzak 17, dantza garaikideko 119.104 lana aurkezteko, 19:00etatik aurrera. Bigarren Mundu Gerrako kontzentrazio esparruetatik bizirik irtendakoen irudi eta pentsamenduetan oinarritzen da ikusgarria.

Konpainiaren webgunean biltzen denez, Victor Frankl austriarraren irudian oinarritutako lana da. Frankl, neurologoa eta psikiatra, kontzentrazio esparru batean izan zen, II. Mundu Gerran, baina bizirik atera zen. Irudi horretatik abiatuta, obrak gure ideialen inguruko gogoeta egin nahi du, balioak, itxaropen eza, sufrimendua eta bestelakoak islatuz.

Obrak 45 minutu irauten du, eta koreografia Arruek diseinatu du; zuzendaritzaz, berriz, Jesus Robisco arduratu da. Oholtzan, halaber, ondoko dantzariak arituko dira: Yadira Rodriguez, Jose Luis Sendarrubias, Amaia Elizaran, Marina Rodriguez, Carmen Fumero eta Arrue bera. Azkenik, musika Luis Miguel Cobok idatzi du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button