
Bizkaiko eskola-umeen artean literatur sorkuntza bultzatu nahian, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako Bizkaidatz Txikia literatur lehiaketan 186 neska-mutilek hartu dute parte, eta atzo bertan banatu ziren sariak.
Bizkaidatz Txikian parte hartu dutenek, bi idazlek proposatutako bi hasieratatik abiatuta kontakizun bat idatzi behar izan dute. Gaztelaniazko istorioa Belén Lucasek asmatu du (El Misterio del Jardín Botánico), eta Joanes Urkixok, berriz, euskarakoa (Zuhaitz Neska).
Sandra Ferrón eta Paul Lores, haurren kategorian, eta Andrea Molina eta Ainhize San Andrés, gazteen kategorian izan dira gaztelaniazko eta euskarazko lan onenen egileak eta horren ondorioz saridunak.
Saria jaso duten kontakizunak edizio berezi batean argitaratu dira. Gainera, haur eta gazte irabazleen ikastetxeek eskola-gaiak erosteko bono bat jasoko dute.