IKUS-ENTZUN

“Gaurik laburrena”, film laburren maratoia, Getxon

Aurten ere, Gaurik laburrena ikus-entzunezko emanaldia programatu dute Algortako Biotz Alai plazan, gaueko 21:00etik aurrera. Emanaldiak gaur, uztailak 6, eta bihar, uztailak 7, izango dira

Gaurko emanaldian Koldo Almandoz, Urko Villasante, Paul Urkijo, Axel Casas, Aitor Arregui, Ruben Ontiveros, Xavi Tolosa, Mikel Alvariño, Nestor F. eta Miki Esparbé zuzendarien film laburrak pantailaratuko dira.

Eta bihar, uztailak 7 (asteartea), honako egileen lanak ikusi ahalko dira: Urtzi Perez, Aitor Arenas, Kepa Errasti, Axel Casas, Ruben Ontiveros, Lara Izagirre, Aitor Gutierrez, Javi Navarro, Maria Elorza-Maider Fernández-Aitor Gametxo eta David Galan Galindo.
Ekitaldi bietan sarrera dohainik izango da edukiera bete arte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button