BERTSOTAN

Aitor Mendiluzek irabazi du Donostiako finalaurrekoa

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoen bigarren itzuliko lehenengo saioa jokatu da Donostiako Donostia Arena-Illunben. Bertan Ander Aranburu Arriola gai-emailearen agindupean sei bertsolari hauek bildu dira oholtzan: Agin Laburu Rezola, Aitor Mendiluze Gonzalez , Aner Peritz Manterola, Joanes Illarregi Marzol, Julio Soto Ezkurdia eta Saioa Alkaiza Guallar.

Bertsozale askoren aurrean, Aitor Mendiluzek irabazi du saioa 760 punturekin. Bere ostean Joanes Illarregi Marzol, Aner Peritz Manterola, Julio Soto Ezkurdia, Agin Laburu Rezola eta Saioa Alkaiza Guallar sailkatu dira.

Bigarren itzuliko lehenengo saioaren ostean beste bi geratzen dira: bata, azaroaren 28an Gasteizen jokatuko da, eta bestea, abenduaren 5ean, Bilbon.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button