
Ondarroako Udalak antolatutako Literatur Amuak jaialdia urriaren 29tik azaroaren 22ra arte luzatuko da, eta betiko lez, euskara eta sormena (literatura, bertsolaritza, hitzaldiak, zinema, antzerkia, olerkigintza eta ilustrazioa) uztartuko ditu makina bat laguntzaileri esker: Pilar Arrieta, Kaiet Bengoetxea, Mikel Etxaburu, Xabat Lertxundi, Ugaitz Alegria, Irene Aranbarri, Ainhoa Etxebarria, Nerea Gartzia, Joxemari Urteaga, Maren Basterretxea, Bertsutan, Txitxin Potxin, 100 urte Uberan, Zientziaren Giltzak, Tu-K, Artelan, Unanue Udal Musika Eskola, ikastetxeak…
Aurtengo programazioak 14 ekimen bilduko ditu. Lehena urriaren 29an izango da Zientziaren Giltzak elkartearen narrazio musikatuaren eskutik. Ugaitz Alegria eta Nerea Gartzia narratzaileak arituko dira Maraian Atria biolin jotzailearekin batera, 18:30ean Kofradia Zaharrean.
Aurten ere, jaialdian Augustin Zubikarai nobela beka lehiaketaren eta Nanoipuin lehiaketaren sari banaketak egingo dira. Joan den urtean Ekaitz Herrera izan zen sariduna Neguberria nobelarekin. Egunotan argia ikusi du lan horrek. Egile hori Xabier Mendiguren elkar argitaletxeko editorearekin elkarrizketan arituko da. Hori amaitutakoan, XV. Nanoipuin Lehiaketako sari banaketa egingo da.
Egun guztietako ekimenen gaineko informazioa: Literatur Amuak.



