
Hil honetan Danon plaza izeneko bertso zirkuitu berria abiarazi dute Bizkaian, bertsolari gazteen plazaratzea indartzeko.
Saioak urriko eguen arratsaldeetan izango dira, eta saio bi egingo dira egun horretan. Gaur, 19:00etan, Bermeon eta Algortan izango dituzue saioak.
Lehiarik gabeko bertso zirkuitua da, eta saioetan bertsolari gazteekin batera Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalistek (Aitor Bizkarra, Xabat Galletebeitia, Aissa Intxausti, Txaber Altube, Onintza Enbeita, Jone Uria, Oihana Bartra, Aitor Etxebarriazarraga eta Gorka Pagonabarraga) kantatuko dute.
Hemen dituzue bertsolarien izenak eta bestelako informazioa.



