
Negrasteiz Beltz jaialdia urriaren 1etik 4ra egingo da, eta makina bat idazle eta hizlari bilduko dira bertan literatura beltzaz eta poliziakoaz berba egiteko. Ekitaldiak Ignacio Aldecoa Kultura Etxean, Europa Jauregian eta NH Canciller Ayala hotelean egingo dira.
Horretaz gain beste kontu asko ere bilduko dira ekimenean, adibidez , irailaren 1etik urriaren 4ra arte, Ignacio Aldecoa Kultura Etxeak Mujeres (en)cubiertas: Las portadas de literatura negra durante el franquismo erakusketa antolatu du, Carlos Abio Villarig komisarioarekin. Programa osatzeko, hauexek antolatu dira: kontakizun laburren eta mikrokontakizunen lehiaketak, genero beltzeko liburutegietako gomendioak, Aurkitu ezkutatutako labana lehiaketa, afari antzeztua eta kontzertu bat.
Negrasteiz Gasteiztik aterako da eta Laguardiara iritsiko da irailaren 12an, larunbata, Tinta Negra literatura mahaiarekin. Mahai horretan, Javier Otaola, Ángela Martín del Burgo, Juan Infante eta Xandra Bilbao izango dira partaide, eta Victoria Gaston arituko da moderatzaile.
Euskal sorkuntzak presentzia izango du urriaren 3ko programan, eta hala, Itxaro Bordak, Jon Arretxek eta Haizea Lópezek euskarazko literatura beltzari buruzko mahai batean parte hartuko dute.
Jakingarri guztiak: Negrasteiz Beltz jaialdia.



