IKUS-ENTZUN

Aste honetan Donostia Zinemaldia Azkuna Zentroan egongo da

Irailaren 28tik urriaren 4ra arte, Donostia Zinemaldia Azkuna Zentrora joango da, jaialdian aurkeztutako film-sorta batekin.

Antolatzaileek zer-nolako filmak pantailaratuko diren adierazi dute modu honetan: “Aukeratutako filmek Zinemaldiaren esperientzia luzatu, eta zinema garaikideko ahotsik interesgarrienetako batzuk biltzen dituzte. Programak aukera ematen du hainbat genero, lurralde eta zinema ulertzeko modu ezagutzeko, hala ibilbide sendoko zinemagileen lanekin, nola kritikarien eta nazioarteko beste zinemaldi handi batzuen interesa erakarri duten ahots eta proposamen berriekin”.

Zinemiran estreinatutako Igor Legarretaren Inurri itsuak filmarekin abiatuko da programa. Sail Ofizialetik lau proposamen iritsiko dira Bilbora: 5 minutos más, Javier Ruiz Calderak zuzendua; Amanda Kernell-en Garrat du váimmu film suediarra; Muyou no Hito filma Maha Harad idazle japoniarraren debut zinematografikoa; Eta The Debut Jesse Eisenbergek idatzi, zuzendu eta ekoitzi duen filma.

Perlak ataleko filmak, hauek: Tangles, Leah Nelsonen debuta animazioko film luzeetan; eta The Invite filma, Olivia Wilde zuzendariak egindako satira. Zinemaldian Gazteak, zinema, memoria eta demokrazia izenpean proiektatutako bi film ere ikusgai izango dira: Pawel Pawlikowskire Fatherland lana eta Cristian Mungiu-ren Fjord.

Bestelako jakingarriak: Azkuna Zentroa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button