BERTSOTAN

Oier Etxeberria eta Ane Labaka onenak asteburuko saioetan

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehenengo faseko bigarren saioa Altsasuko Burunda pilotalekuan jokatu da. Sei bertsolari bertan: Eneko Araiztegi Agirre, Iñigo Mantzizidor Larrañaga, Oier Etxeberria Zubimendi, Imanol Uria Albizuri, Txaber Altube Sarrionandia eta Eñaut Martikorena Lizaso.

Ariketa puntuagarriak egin ostean, Oier Etxeberria izan da gehien bildu dituen bertsolaria. Beraz, zuzenean sailkatu da finalaurrekoetako lehenengo itzulira eta Miarritzen kantatuko du azaroaren 14an.

Beste saio bat, hirugarrena, Lekeition izan zen atzo. Ariketa guztiak osatu ostean, Ane Labaka izan zen nagusi eta zuzenean sailkatu da finalaurrekoetara. Gernika-Lumon kantatuko du, azaroaren 7an.

Lehenengo faseko hurrengo bi saioak datorren asteburuan jokatuko dira Donapaleun eta Tolosan, 17:00etatik aurrera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button