
La Muestra Bilbao Metal, Pop-Rock Aste Nagusiaren 39. edizioak Bilboko eta Bizkaiko 16 talde eta artista bilduko ditu Bilborock aretoan, abuztuaren 22tik 29ra bitartean. Jaietako egun bakoitzean bi emanaldi izango dira. Lehenengoa 20:00etan hasiko da eta bigarrena 21:00etan. Kontzertu guztiak doakoak izango dira Bilborock aretoko edukiera bete arte.
Programazioak goian aipaturikoez gain, musika-estilo asko bilduko ditu: soula, garage rocka, elektronika, heavy metala eta groove metala. Helburua musika-proposamen berriak publikoari hurbiltzea da, artista emergenteak ezagutaraztea, eta Aste Nagusian inguruko taldeen lana babestea.
Aurtengo edizioan guztira 72 talde eta artista aurkeztu dira. Horietatik, 52 pop-rock eta bestelako estiloen kategorian izena eman dute, eta beste 20 metal kategorian. Izena eman duten taldeen artean, 24k euskara erabiltzen dute beren errepertorio osoan edo zati batean, eta 20 taldek emakumeak dituzte kideen artean. Gainera, Vulcanizadas aurkeztutako proposamen guztien artean emakumez bakarrik osatutako talde bakarra da. Programazioan ere Izena taldea izango da, Bilboko Udaleko Gazteria Sailak antolatutako VillaSound 2026 lehiaketako Aste Nagusia Sariaren irabazlea.
Ekimenean parte hartuko duten taldeen zerrenda, eta noiz eta non jakiteko egin klik hemen.



