MUSIKA

EHZren 30. urtebetetzeko edizioa hastear da

EHZren 30. urtebetetzeko edizioa asteburu honetan izango da: ekainaren 26, 27 eta 28an Arberatze-Zilhekoako herrian.

“EHZ Festibalaren nortasuna, bere programazio musikal alternatibo eta aberatsa da. Rap, rock, elektro, metal, reggae… Publiko guztiei egokitutako eskaintza bat proposatzen du festibalak. EHZ Festibala ez litzateke deus izanen Euskal Herriko musika talde bikain guzti horiek gabe. Talde ezezagunagoak edo ttikiagoak izanda ere, denak kalitatean handi direla erakutsi dute urtez-urte. Festibalean beti ukan dute nazioartean ezagunago diren artisten ondoan, giro ezin hobean haien eskaintza plazaratzeko. Tiken Jah Fakoly, Sutagar, Public Enemy, Lluis Llach, Alpha Blondy, Berri Txarrak, Goran Bregovic, Bigflo & Oli, Fermin Muguruza, Crystal Fighters, Gojira, Keny Arkana, Manu Chao… eta beste anitz izan dira EHZko oholtzen gainetik igaro diren talde entzutetsuak.”

Aurten, proposamen musikal eder eta interesgarri asko bilduko dira Arberatzen, besteak beste, Niko Etxart eta Hapa Hapa, Tekmao, Ixabe, Niña Coyote eta Chico Tornado, Merina Gris, Jonkass Anestesia, Gilkitxaro,  Silitia, Etxakit,  Les Cuisinieres, ……

Baina egun guztietako  programazioa zertan den hobeto ikusteko: EHZ

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button