IKUS-ENTZUN

“Euskal Zinema” zikloan euskal klasiko eder bat

Euskadiko Filmategiak Euskal Zinema zikloa jarri du abian apirilean, maiatzean eta ekainean, ondareari eta emakumeek eginiko zinemari beren balioa emateko. Guztira 16 film emango dira Gasteizen, Donostian eta Bilbon.

Diogun moduan, emakumeek zuzenduriko pelikulak ikusteko aukera da Artium Museoan, Bizkaia Aretoan eta Tabakaleran. Besteak beste, film hauek ere pantailaratzen ari dira: Yoyes (Helena Taberna, 2000), Irrintzi (Mirentxu Loyarte, 1978), La capitana Alegría / Pour don Carlos (Musidora / Jaime de Lasuén, 1921) eta Fuego eterno (José Ángel Rebolledo, 1985). Zikloa apirilaren 15ean hasi zen Gasteizen, Yoyes (Helena Taberna) lanarekin

Baina komediak ere tokia izango du zikloan, eta hain zuzen ere, aste honetan, Agur Etxebeste! film ona (Asier Altuna / Telmo Esnal, 2019) pantailaratuko dute. “Patrizio Etxebeste herriko alkatea da orain. Baina osasun-arazoak direla eta, utzi egin beharko du kargua behin-behinean. Eta zer lortuko orduan, eta bere emaztea jartzea udalerriko buru. Berez eginkizun lasaia bazirudien ere, ez da izango hain lasaia. Gainera, Saio honetan, euskal zinemako antzezle garrantzitsu eta maiteenetako bat omenduko da: Elena Irureta.
gaur Artium Museoan duzue filma; barikuan, Tabakaleran, eta azkenik, larunbatean EHUko Bizkaia aretoan.

Jakingarri guztiak: Euskadiko Filmategia

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button