
Poltsiko Antzerki Jaialdia formatu txiki eta ertaineko antzerki-ikuskizunen plaza da. Aurten maiatzaren 24era arte luzatuko da, hortaz azken egunetan da ekimena.
Guztira, 17 konpainiak 30 emanaldi eskaini dituzte; horietatik 8 emakumezkoenak, 6 gizonezkoenak eta 3 mistoak. Emanaldiak hiriko 27 gunetan banatuko dira. Antzezlan horien artean egon dira Idoia Garzes eta Mikel Martínezen Taxi obra, Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren irabazlea, eta Tessa Andonegi eta Ainhoa Aierberen Euskal musikarekin, kontuz!, finalista izan zena.
Hain zuzen ere, Poltsiko Antzerki Jaialdiko itxiera festa antolatu da gaur, maiatzaren 22an, eta hitzordu horretarako, barrez lehertzeko bi ikuskizun programatu dira: Demodé Quarteten A Kupela lana munduko folklorean barrena egindako bidaia musikala a capella kantua eta umorea uztartzen dituena, eta Los Gandulesen Extravagancia entzuleen artean sentimendu eta emozio existentzialistak pizteko abesti ezagunen pseudobertsioak haizatzen dituena.
Informazio guztia: Poltsiko Antzerki Jaialdia



