IKUS-ENTZUN

Euskal Zine Bilera Lehiaketan izena emateko epea zabalik

Lekeitioko jaialdiak euskara eta zinema batzen ditu, eta horrexegatik, euskara hutsez egiten den jaialdirik zaharrena da. aurtengo ediziora lanak bidaltzeko epea zabalik da. Lanak aurkezteko azken eguna uztailaren 30a izango da.

Euskara izango da lehiaketara aurkezten diren lanetan erabiliko den hizkuntza. Euskaraz gain beste hizkuntzaren bat erabiltzen bada, azpitituluak jarriko dira euskaraz eta azpititulu hauek irudira txertatuko dira. Euskara ez den hizkuntzen erabilera justifikatuta egon beharko da eta bestelako hizkuntzen erabilera egokia den edo ez erabakitzearen erantzukizuna aukeraketa batzordeak izango du. Egoki justifikatuta ez badago lehiaketatik kanpo geratzeko aukera izanez.

Ez dira onartuko arraza, sinesmen, etnia, adin, erlijio, sexu, genero identitate, sexu orientazio, itxura fisiko edo pertsonen gaitasunak iraintzen, gutxiesten edo jazartzen dituzten lanak. Hala eta guztiz ere, antolatzaileek ez dituzte bere egiten film laburretan egiten diren adierazpenak, erabilitako irudiak edota isuritako iritziak. Beraz, ez dute horien gaineko inolako erantzukizunik.

Banatuko diren sariak honako hauek dira: Film onenaren saria (3.000 €); Zuzendaritza onenaren saria (1.600 €); Gidoi onenaren saria (1.600 €); Ikusleen saria (750 €); Benito Ansola, Gazte epaimahaiaren saria (500€).

Oinarri guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button