
Maite Larburu bere azken diskoa, Maizter, aurkezteko bira egiten ari da, eta Euskal Herriko hainbat txokotan kontzertuak eskaintzen ari da. Hala, bihar, hilak 15, Berrizen arituko da eta Carlos Taroncher (klarinetistea) eta Karlos Arancegi (bateria) izango ditu lagun gipuzkoarrak. Aste honetako igandean Alkizan izango da. eta hortik aurrera, Getxo, Villabona eta Irun bisitatuko ditu.
Maizter lana Hernaniko artistaren bakarkako hirugarren diskoa da. Arretaz eta mimoz grabatutako lana da, non gitarra klasikoa eta biolina eguneroko soinurekin nahasten diren: ibaiaren emaria, auzoko zarata edota txorien kantua.
Maizter badator, badoa; eta maizter badator, badoa.
Nor berean gaude asteazkena da udaberrikoa.
Sartu nire atetik irten nadin ni zure noranzkoan.
Maizter badator, badoa.



