ESZENA

Gau batez gertatzen diren kontuak

Maiatzean, Pabellon 6eko eszenatokia modako diskoteka bihurtuko da, La Noche, Pabellón 6eko Antzerki Laborategiak denboraldi honetan egin duen azken ekoizpenarekin.

Juana Lor eta Emilio Encabo Lucini sortzaileen eskutik datorren piezak diskotekako gau batean gertatzen diren kontuak haizatuko ditu. “Adiskidetasuna, ametsak, desira, heriotza, bizitzako norabidea edota bakardadea bezalako gaiak uztartzen dira une batez betirako izateko promesa gordetzen duen gau honetan.”

Antzezlanean Pabellón 6eko Gazte Konpainiaren ekoizpenetako antzezleak ikusiko ditugu: Alazne Astorga, Sara Barroeta, Ioritz Benito, Leire Ormazabal, Sandra Ortueta eta Sofia Zallio. Dantzertiren kolaborazioa ere izan da pieza honetan, eta bertako 10 ikaslek antzezlan honetan parte hartuko dute.

Emanaldia maiatzaren 8tik 31ra izango da, ostiraletik igandera. Eta adi: “La Noche antzezlanaz gozatzera datozen guztiei gonbitea luzatu zaie gau giroko jantzirik aproposenarekin jantzita etor daitezen. Ausartu ikusgarri etortzera eta gogoratu, La Noche disko-tabernan, jende guztia ederra dela”.

Show More

Related Articles

Back to top button