
Asteburu honetan hasiko da Gasteizen Poetak Maiatzean Nazioarteko Poesia Jaialdiaren XIV. edizioa, eta maiatzaren 30era arte luzatuko da. Gasteizen eta Arabako hainbat tokitan poesia, musika eta bestelako kontu kulturalak herritar guztiei hurbilduko zaizikie.
Poetak Maiatzean jaialdiaren programazioan honako artistak izango dira: Ismael Serrano, Antonio Colinas, Magdalena Sánchez Blesa, Luis Pastor, Miguel Gane, Idoia Asurmendi, Leire Vargas, Mikel Urdangarin, Maru Bernal. Eta nazioarteko poetak: Maryam Alzarooni, Patricia Pinchón, María Mandalou, Mohsen Emadi eta Abdallah Abubaker.
Programatutako jardueren artean Hitzetik Kantura euskarazko emanaldia maiatzaren 10ean egingo da, eta Mikel Urdangarin musikariak eta Leire Vargas poetak elkartuko dira Izaskun Arrue Kulturunean, elkarrizketa, poesia eta zuzeneko musika uztartzeko.
XIV. edizio honek Arabako hainbat herritan egingo ditu geldialdiak: Amurrio, Agurain, Kanpezu, Elburgo, Kuartango, Zalduondo, Añua, Maeztu, Santa Cruz Kanpezu Iruña Oka… eta horietan, nazioarteko poeten errezitaldiak eta tokiko topaketak antolatu dira.
Non, noiz eta zer jakiteko: Poetak Maiatzean.



