MUSIKA

Egunotan egingo da Tolofolk jaialdia

JeaJeaka Kultur Elkarteak antolatutako Tolofolk jaialdia apirilaren 9tik 12ra egingo da Tolosan. Guztira sei emanaldi antolatu dira.

Gaur berton, hilak 9, Neønymus artistak eta Amaia Elizaran dantzari tolosarrak jaialdiaren ateak zabalduko dituzte. Bihar, Iker Alvarez eta Aitor Urquizak osatutako bikoteak txistuaren eta musika tradizionalaren izaeran sakonduko dute. Horren ostean, DJ Makala arituko da.

Larunbatean, apirilak 11, Mercedes Peon, Galiziako ahots garrantzitsuenetako bat, Plaza Berrian izango da, 20:00etan. Musika tradizionalaren eta ohituren transmisioaren esparruan lan egiten duen musikaria da, 2008an Musikaren Sari Nazionala jaso zuena.

Eta apirilaren 12an, Antton Valverderen kontzertua programatu da. Berarekin batera Joxan Goikoetxea akordeoiarekin, Txema Garces kontrabaxuarekin, Francisco Herrero biolinarekin eta Ivan Carmona biolontxeloarekin arituko dira.

Xehetasun guztiak: Tolofolk

Show More

Related Articles

Back to top button