LITERATURA

Juan Kruz Igerabide eta Aintzane Galardi idazleen lan berriak

Atzo, Donostiako Udal liburutegiko sotoan, Erein argitaletxeak, Aintzane Galardiren Mendafin usaineko iluntzeak (Blas de Otero-Bilbo Uria. Nazioarteko VII. Poesia lehiaketaren irabazlea izan zen) eta Juan Kruz Igerabideren Lainoa janez liburuak aurkeztu zituen.

Aintzane Galardiren lanak Arabiaren giroa dakarkigu, eta egileak berak azaltzen digu nondik nora bere pasioa: Zain dauzkat hor arrats eta goiz guztiak dio Mohamed Xukrik bere Hutsegiteen garaian, eta nik ere zain neuzkan nire lehen bidaia hartako arrats eta goiz guztiak, non, Medinako kalexka estuak, beste garai bateko jendea, hizkuntza arrotzak, basamortua, nomaden urratsak eta deslekuak kausitu nituen. Gerora, Marokora itzuli naizen bakoitzean, zain izan ditut, Atlas mendikate elurtua, mendi azokak, oasiak, gauaz haraindiko palmondoak, mila eta bat alfonbren koloreak,… eta mendafin usaineko iluntzeak”.

Juan Kruz Igerabidek poemak dakarzkigu oraingo honetan,  Lainoa janez liburuan bilduak. Berak dioenez “munduko disonantziek maitaleen borrokak dirudite (Hölderlin), eteten den oro berriro lotzen da, Bach-en fuga bariaziodun batean bezala edo poema dadaista batean bezala. Esku batek jakiteko grinari eusten dio, besteak bonba atomiko bati; esku batek pospolo izekiari eusten dio, besteak unibertsoaren ilunpe mugagabeari. Ut pluvia poesis, poesia euri da, denboran atzeraka, udazken-uda-udaberri-negu; dena urak darama, eta nia lainoa janez zahartzen da, atzeraka oroituz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button