IKUS-ENTZUN

Mendi Tour ekimenak Gasteiz bistatuko du aste honetan

Mendi Tour BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia nazioarteko jaialdiko film onenen zirkuitu ibiltaria da eta Euskal Herriko makina bat herri bisitatzen ari da. Aste honetan, martxoaren 23tik 27ra Gasteizen izango da. Betiko legez, mendiko film onenekin  gozatzeko aukera eskainiko du ekimenak, publiko orokorrarentzat, dokumental zinemazaleentzat eta mendizaleentzat.

2025eko Mendi Film jaialdian estreinatu eta nabarmendu ziren 13 film proiektatuko dira, guztiak ederrak, motibagarriak, amets egiteko bultzatzen dutenak, eta ikuslea abenturarantz eramaten duten soinu bandekin.

Ikusiko diren film batzuk aipatzearren: Aldabide, Jon Mendizabalena, Itxina-Gorbeian espeleobuzeoa; Un día al año, Alfonso Garcíarena, Atxarteko Eskalada Inauteriari buruzkoa; Sustraiak, raíces perdidas, Luis Arrietarena, eskalada, Afrikako migratzaileentzako integraziorako zubi gisa; Nagore Eceizaren Izarren zaunka, Iker Uranga eta Mikel Saez de Urabain eskalatzaileak Txindokin eskalada ederra burutzen; Jon Herranzen Harri, orri, arkatz. Expocroquis proiektuaren azken lana, eskaladako krokisen historiari buruz, ….

Gasteizeko Mendi Tour ekimenaren egitaraua, hemen.

Show More

Related Articles

Back to top button