
Bilboko Udalak antolatutako Musika-Música Jaialdia martxoaren 6an, 7an eta 8an egingo da.
Jaialdiak hogeita bost urte bete ditu aurten. “Mende laurden honetan musika klasikoa milaka entzulerentzat erakargarri izatea lortu dugu, giza pentsamenduaren emaitza liluragarri eta misteriotsuenarekiko erakarpena sentitzen dutenentzat. Denbora honetan zehar mota guztietako partitura sinfonikoak, askotariko taldeen ganbera-piezak eta formatu txiki eta handiko ahots-lanak entzun ditugu. Jaialditik bertako eta nazioarteko bakarlariak eta taldeak igaro dira, eta konposizioko lan ospetsuen eta hain ospetsuak ez direnen katalogo zabal baten bertsioak eskaini dizkigute, bitxikeria harrigarriren bat aurkituz. (…) edizio hau hogeita bost urteko programazio zabalaren oihartzunak jaso eta berriro emititzen dituen bozgorailua da, bertakoen eta hiri musikazale hau bisitatzen dutenen gozamenerako. Eta unibertso emankor bezain erakargarri batean murgiltzeko gonbidapena ere bada. Onartu eta gozatu.”
Aurten, bere programazioan familientzako Lumina ikuskizunaren hiru emanaldi jasoko dira. Martxoaren 7an, larunbatean, bi saio eskainiko dira: 11:15ean eta 16:30ean. Martxoaren 8an, igandean, goizez berriz ikusi ahal izango da, 11:15ean. Ikuskizuna Musbika Ensemble taldeak eskainiko du, eta Euskalduna Jauregiko 0E Aretoan egingo da.
- edizio honetako berrikuntzen artean, bi espazio nabarmentzen dira. 5H Terraza Aretoa: Entzungailuen bidezko hamar minutuko esperientzia murgiltzaile batek entzute indibiduala proposatzen du. Bestalde, 0C Aretoak kontzertuen grabazioak jasoko dituen pantaila bat hartuko du, etengabeko proiekzioan. Sarrera doakoa izango da, aretoa bete arte.
Egun guztietako programazioa hemen kontsultatu ahal duzue.



