
Gasteizko Udalak antolaturiko FotoArte argazki-lehiaketaren 21. edizioa izango da aurten, eta musika izango da landu beharreko gaia. Horri buruzko irudiak otsailaren 27ra arte aurkeztu ahal izango dira.
“Lehiaketaren helburua sormena sustatzea, jarduera artistikoen arteko lotura bultzatzea eta argazkigintzaren inguruko sorkuntza indartzea da, eta musika gaitzat hartuta”.
Jasotako proposamenen artean epaimahai profesional batek 32 argazki hautatuko ditu irizpide hauen arabera: argazkien kalitatea, proposatutako gaiaren arabera egokia izatea, aniztasuna, dibertsitatea eta, berdintasunetik abiatuta, gizartearen eraldaketa bultzatzea. Ez da adimen artifizialak sortutako obrarik onartuko.
Hori guztia burututa, erakusketa ibiltaria hasiko da. Aukeratutako lanekin egingo den erakusketak hiriko gizarte-etxeak bisitatuko ditu. Horretaz gain, lehiaketarekin lotutako jarduera osagarriak ere egingo dira: solasaldiak, tailerrak, mahai-inguruak…
Bost sari egongo dira: 1000 € lehen sailkatuarentzat, 700 € bigarrenarentzat, 400 € bertako artista kategorian, eta 150 €-ko bina accesit.
Informazio gehiago, hemen.



