
Aurten , Zalgize, Mendikota, Ozaze eta Iruriko gazteek abiaraziko dituzte Maskaradak Zuberoako geografiatik barna. Igande honetan, hilak 25, Pettarran izango da emanaldia.
Joan den asteburuan, urtarrilaren 18an hasi ziren eta apirilaren 26era arte luzatuko dira, eta tartean, Lexantzü, Muskildi, Pagola, Altzürükü, Altzai-Lakarri, Maule, Idauze, Larraine, Aloze, Hoki, Gamere eta Barkoxe herrietan ikusi ahalko dira. Azken emanaldia, Zalgizen izango dira barrikadak, eta arratsaldeko saioa Mendikotan.
Guztira 15 emanaldi izango dira apirilera arteko asteburuetan.
Dantzan.eus webgunean duzue informazio zehatz eta interesgarri guztia.



