IKUS-ENTZUN

“Haize lerroak” film magikoa

Janire Etxabe dantzari euskaldunaren Haize lerroak film magikoa gaur, hilak 23, ikusi ahalko da Antsoaingo Antzokian, 20:00etatik aurrera. Gorputzaren, dantzaren eta paisaiaren arteko harreman sakona aztertzen du film laburrak, diziplina hori lurraldea bizitzeko eta paisaiaren memoria adierazteko hizkuntza nola bihurtzen den erakutsiz.

Janire Etxabek, lau urteetan zehar Euskal Herriko mendi eta baso esanguratsuenetan egindako dantza lerroak dokumentatzen ditu film honen bidez. Dantza bertikalean oinarritutako film hau 2023ko abenduan estreinatu zen Bilboko Mendi Film jaialdian.

Egileak adierazi duen moduan: “Amets batek, sentimendu batek aldatu daike paisaia? Dantza bertikala probatu neban momentutik argi izan neban bide honetan jarraitu gura nebala. Geure etxean, mendietan, hegaz, zintzilik. Definitzen ez dan sentimenduaren bilaketa etengabean”.

Show More

Related Articles

Back to top button