MUSIKA

Unikoak musika lehiaketa EHUn

Euskal Herriko Unibertsitateak Unikoak musika lehiaketarako deialdia egin du. Proposamenak martxoaren 28ra arte bidali ahal dira.

Banakako edo taldeko musika-proiektuek parte hartu ahal izango dute, baldin eta, gutxienez, parte-hartzaile bat EHUko unibertsitatearen komunitateko kidea bada. Lehiaketan edozein musika estilo edo joeratako musika proiektuak onartzen dira.

Lan horiek posta elektronikoz bidaliko dira hi-kultura.eo.proiektuak@ehu.eus helbidera, eta posta elektronikoaren gaian hau adieraziko da: Unikoak-Musika Maketak. Email horretan ere musika-proiektuaren eta taldekideen ibilbidearen deskribapen laburra eta taldearen musika-jardueraren behar teknikoak biltzen dituen txostena joango da.

Lanek jatorrizkoak izan behar dute, berezko konposizioak (taldea, artista…) edo kide batenak, eta lanen eskubideak ez dira diskoetxeen jabetzakoak izan behar, ez eta haiek zabaltzeko, grabatzeko eta/edo editatzeko eragozpenak edo betebehar ekonomikoak dakartzaten bestelako erakundeenak ere.

Hautatutakoen zerrenda  martxo-apirilean argitaratuko da EHUren web orrian, eta parte-hartzaileei posta elektronikoz jakinaraziko zaie. Lehiaketa honen irabazlea EHUren ordezkaria izango da IX. G9 Musika Lehiaketan.

Lehiaketa honetan parte hartzeko baldintza guztiak hemen irakurri hala dituzue.

Show More

Related Articles

Back to top button