
Gazte Talent talde eta bakarlari berrien lehiaketaren XI. edizioak baditu finalistak eta horiek zuzenean joko dute abenduaren 8an eta 9an Jimmy Jazz aretoan
Jasotako 41 proposamen artean sei talde aukeratu dira: Dalton & Co, Dirdaia eta Deriba 25-35 urtekoen kategorian, eta Deus Ez, Nun eta Makriba 14-24 urtekoetan. Lehenengo hirurek abenduaren 8an joko dute Jimmy Jazz aretoan, eta gainerakoek hilaren 9an. Zuzeneko kontzertuetan, musika-industriako profesionalek osatutako epaimahaia egongo da, emanaldiak baloratzeko
Dalton & Co Mikel eta Aitor elkarrekin jotzen duten bi lagun dira, eta gustuko dituzten banden bertsio akustikoak egiten dituzte. Dirdaia taldea Gasteizko euskarazko rock alternatiboko hirukotea da, potentzia, pasarte melodikoak eta puntu esperimentala uztartzen dituena. Deriba taldea Amurrio eta Urduñako 4 gaztek 2024an osatutako rock taldea da. Laukoteak egungo gizartearen arazo nagusiak islatu nahi ditu bere hitzetan, soinu propioa bilatuz. Deus Ez taldea 2024an Errekaleorreko janari-denda zaharrean (orain entsegu lokal bihurtu da) sortutako rock alternatiboko banda da, eta The Pixies, Sonic Youth, Belako eta Idles dira haien influentziak. Non taldea mitologia eta gaurkotasuna euskarazko pop-rock musikarekin nahasten dituen Gasteizko musika-proiektuada. Eta azkenik, Makriba Gasteizko rock taldea lau lagunek osatzen dute.
Irabazleek 1.000 euroko saria jasoko dute kategoria bakoitzeko, eta Gazte Plaza eta Araba Euskaraz ekitaldietan, Armentiako zelaietan, Arabako Foru Aldundiak antolatutako San Prudentzio jaietan eta Falerinako Lorategiko programazioan Andre Maria Zuriaren jaietan jotzeko aukera izango dute.
Gainera, bi akzesit izango dira: euskarazko talderik onenari eta emakumezkoen presentzia duen talderik onenari emandakoak. Kasu horietan, 500 euro eta ekitaldi horietan jarduteko aukera jasoko dituzte. Finalista diren talde eta bakarlari guztiek 200 euroko saria jasoko dute zuzeneko emanaldietan parte hartzeagatik.



