IKUS-ENTZUN

“Tigre galdua“ Euskal Herriko zinema-aretoetan

Bihartik aurrera, Zinema Euskaraz programaren barruan, Tigre galdua filma hurrengo zinema-aretoetan proiektatuko da: Bastero Kulturgunea (Andoain), Cine Areria (Lazkao), Florida Zinemak (Gasteiz), Cines Gorbeia (Gasteiz), Niessen (Errenteria), Getxo Zinemak (Getxo), Cine Ikusgarri (Lekeitio), Oñatiko Zinema (Oñati), Usurbe Antzokia (Beasain), Zelai Aristi Aretoa (Zumarraga), Biteri Zinema (Hernani) eta Modelo Aretoa (Zarautz). Publiko orokorrari zuzendutako film australiarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango da. Zineuskadik sustatuta, aurten euskaratuta pantailaratuko den hamaikagarren lana da

Lanaren sinopsia hauxe duzue: Kanguru borrokalari ibiltarien familia zalapartatsu batek adoptatu zuen Teo, eta bizimodu bikaina du. Hala ere, lurralde ezezagun baten irudipenak izan ondoren, berehala abentura epiko batean murgildu behar duela konturatu da, bere herentziarekin berriro konektatzeko eta jaioterria suntsipenaren atzaparretatik salbatzeko.

Zinema Euskaraz programaren helburua euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzea da, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak babestuta, haur zein gazteei zuzendutako filmak bikoiztuz eta zinemagintzan euskararen hedapena bultzatuz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button