
Datorren azaroaren 22an, Deriok Udazkena Martxan ospatuko du, euskarazko musika eta publiko guztiarentzako dibertsioa uztartzen dituen programa.
Hala, 19:00etatik aurrera, Kultura bere bidean ikuskizuna izango da oholtzan gainean, ibilbide luzeko artisten emanaldiekin: Francis Díez (Doctor Deseo), Roberto Mozo (Zarama), Mikel Urdangarin, Iñaki Ortiz de Villalba (Betagarri), Eneritz & Edurtzeta (Haize Arrosa), Eider Sáez, Zuriñe Hidalgo, eta beste asko.
Geroago, 22:30ean, Oxabi taldearen kontzertua programatu da eta 01:30etik aurrera Blessive DJaren saioarekin amaituko da ekimena.
Derioko Udalak “herritar guztiak gonbidatzen ditu musika eta kultura bizikidetzaren, identitatearen eta alaitasun partekatuaren eragile direla aldarrikatzen duen kultur hitzordu honetan parte hartzera”.



