ARTEA

“Erretratu Infinitoak”, Verónica Otxandioren pintura erakusketa

Verónica Otxandioren Erretratu Infinitoak erakusketa egongo da ikusgai Basauriko Pozokoetxe Kultur Etxean urriaren 10etik azaroaren 7ra. Urriaren 24an, 19:00etan bisita gidatua egongo da ere.

Erakusketak kutsu tradizionaleko emakume sorta baten erretratuak erakusten ditu; oroimenari, haurtzaroari eta familia-erroei egindako omenaldi intimoa. Denboraz kanpoko edertasuna eta egunerokoaren nostalgia atzitzea helburu duten lanak dira.

Artistak azaldu duenez: “Nire lana errealismotik abiatzen da, bai eta irudikatzen ditudanen begiradan emozio zehatzak eta paisaietan unean uneko sentsibilitatea islatzeko gogotik ere. Artisten aurpegietan, neure gustu eta inspirazioen zati bat erakusten dut. Kutsu tradizionaleko emakume-erretratuetan, berriz, omenaldia egiten diet nire haurtzaroari eta aitita-amamei, zeinak gaur egungo nire lan-ildoaren jatorri sakona baitira.”

Olioa eta arkatza dira batez ere artistak bere lanean erabiltzen dituen materialak, baina beste teknika eta erraminta batzuekin esperimentatzea gustukoa du ere, erronka berriei aurre egiteko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button