
Asteburu honetan eta hurrengoan, Ziortzako Kontzertuak izeneko programa egingo da Ziortzako Kolegiatan.
Ekimenaren antolatzaileek adierazi dute zertan datzan aurtengo egitaraua: Hogeita hamazazpigarren edizio honekin hasteko, emakumeek XVI. eta XVII. mendeetan konpositore gisa egindako lana ezagutarazi nahi dugu, Le Concert de L’Hostel Dieu taldearen kargura antolatutako programa zehatz batekin, Franck Emanuel Comteren zuzendaritzapean. XVII. mendearen hasieran, lehen emakume konpositore profesional ezagunen (Barbara Strozzi veneziarra, adibidez) sorterria izan zen Italia. Frantzian, berriz, salbuespenezko kasuetan bakarrik lortu zuten profesional izatea. Geroago, Fray José de Echevarriaren 1686ko organoa, Brett Leightonen eskutik. Brett Australiako organo-jotzaile eta klabezin-jotzaile ezaguna da.
Lehenengo asteburuari amaiera emateko, Accademia del Piacere izango dugu gurekin, Fahmi Alqhai musika-zuzendariaren eskutik. Nuria Rial sopranoarekin batera arituko da oraingoan.
Datorren asteko programan Propicia Sydera Orkestra Barrokoa, Oscar Candendo musikaria, eta Al Ayre Español taldea arituko dira Ziortzako Kontzertuetan.