LITERATURA

“Bestela esanda” V. Poesia-jardunaldiak, Iruñean

Aste honetan Bestela esanda V. Poesia-jardunaldiak garatzen ari dira Iruñean, poesia generoa eta bere hizkuntza guztiak aztertzeko: lirikoa, musikala eta interpretatiboa.

Otsailaren 10ean, Luis Garde eta Jose Luis Allo aritu ziren Poesia XXI. mendean idaztea gaiaren inguruan, honako galderei erantzun nahian: Idatzi al daiteke poesia XXI. mendean? Ba al dago tokirik poesiarentzat, krisi ekonomikoak gogor jo duenean eta gizartea asaldatuta dagoenean?

Atzo Montse Zabaltzarekin Poesia eta Musika errezitaldia izan zen, eta herenegun Javier Asiain, Santiago Elso eta Alfredo Rodriguez poetek poema irakurketa egin zuten.

Datorren asteko astelehenean, Euskarazko Topaketa Didaktikoak izango dira ikasleekin. Olerkiak irakurtzeko proposamena da, oihana eta landa-mundua ardatz hartuta. Topaketa Hasier Larretxea poetak koordinatuko du [Arraioz, 1982]. Madrilen bizi da eta hiru olerki-liburu, ipuin bat eta narrazio-lan bat argitaratu ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button