MUSIKA

Kontzertu partehartzailea

Azaroaren 28an izango da Ei! Bilbao-ren edizio berri bat, Europako kontzertu parte-hartzaile nabarmenenetako bat, 2.500 ahots eta Bizkaiko 37 udalerritako 85 erakunderen partehartzearekin. Ekitaldi horrek “Black Friday kontsumista-ren aurrean kontrapuntua jarriko du eta biharamunean izango diren Fair Saturday-ko ekitaldi guztiei hasiera emango die”.

Aurtengo ekimena bi orduz luzatuko da eta estilo eta belaunaldi ezberdinetako abesti ezagunak entzun ahalko dira. Eszenatokian, hainbat artista eta talde gonbidatu izango dira: Celtas Cortos, Doctor Deseo, Sorotan Bele, Janus Lester, Josune Arakistain, Huntza eta Süne taldeetako Uxue Amonarriz.

Ei! Bilbao-ren helburu nagusietako bat da “tokiko kultura-ekosisteman eragin positiboa izatea, bereziki amateur eta abesbatza-munduan”. Gainera, Ikastetxeetan jarduera artistikoa sustatuko da, eta 39 ikastetxetako 1.300 haur eta gaztek parte hartuko dute.

Ei! Bilbao azaroaren azken ostiralean izango da (azaroaren 28an)  Bilbao Arena Miribillan, 19:30ean, eta sarrerak ekainaren 17tik aurrera egongo dira eskuragarri.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button