MUSIKA

Lukiek taldearen trilogia

2021aren amaieratik 2023ko udazkenera arte #2 izeneko diskoa aurkeztu zuen Lukiek taldeak. Bada, orain, prest dauka haien hirugarren lana, #3, trilogia itxiko duena. Album berri hau Xabier Eguiak grabatua izan da, Tigre Estudios-etan, eta Doctor Masterreko Estanis Elorzak masterizatua.

Baliabide estetikoak gehitu eta soinu berrien bilaketa antzematen den arren, lehen aleko ezaugarri ugari ikusi daitezke hemen.  Diskoa osatzen duten 10 abestien artean kolaborazio ugari daude, hala nola Adur taldeko Naroa Esturorekin, Sal del coche taldeko Lizardirekin, Belako taldeko Cristina Lizekin,…

“Martxoaren hasieran hasi zen Bartzelonan aretoz areto egindako bira, abesti berriak jotzen eta taldeak ia ustekabeko ongietorria izan zuen entzuleen aldetik. Bidean Lleida, Galiziako lau herri eta Andaluziako hiru hiri geratu dira. Orain etxean aurkezteko unea da, bere publikoaren aurrean”.
Hauek dira haien hirugarren diskoa defendatzeko Lukiek taldeak Euskal Herrian burutuko dituen kontzertuen datak ta tokiak: Muskildiko Xistera Zaharrean, apirilaren 25an; Donostiako Dabadaban, 30ean; Gasteizko Jimmy Jazzen, maiatzaren 10ean, eta Bilboko Santanan, 16an.

Lan berria formatu digitalean aterako da lehenengo, eta lukiek.bandcamp.com webgunetik entzun eta deskargatu ahal izango da, formatu fisikoan, bai CDan bai biniloan, eskuragarri egoteaz gain.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button