LITERATURA

EKE-Elkar literatura bekarako deialdia

Elkar fundazioak eta Euskal kultur erakundeak, ipar Euskal Herriko idazleak euskaraz idazten animatzeko, EKE-Elkar literatura beka sortu dute. Bi urteetarik behin antolatuko da eta 6.000 euro banatuko ditu. Proposamenak bidaltzeko epea maiatzaren 31n amaituko da.

Bi urterik behin idazlanaren generoa aldatuko da, baina aurten, helduentzako narrazioa (eleberria edo ipuin bilduma izan daiteke) aukeratu da.
Lehiaketan parte hartu nahi duenak, honakoak aurkeztu beharko ditu bere egitasmoa aurkezteko: proiektuaren nondik norakoak, 2-4 orrialdekoa, ezaugarri nagusiak agertuz; obraren lagin bat, 8-10 orrialdekoa; egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta nortasun agiriaren fotokopia

Datu horiek helbide honetara bidaliko dira: Elkar argitaletxea. 9 Gouverneurs karrika. 64100 Baiona.

Bestelako datuak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button