
Gabezia 2012an sortu zen, proiektu musikal serio bat eraikitzeko beharretik abiatua; helburu finko eta ekintza plan definitua edukiko lukeena. Hiru urtetan zehar aurkezturiko hiru lanei esker, estatu mailan kontzertuak emanaz eta doazen tokira doazela arrastoa utziaz, geroz eta zailagoa den metal eszenan tarte bat eskuratzea lortu dute.
Lasarte-Oriako banda gaztea zuzenekoetara itzuli da hiru abestiko Orain lan laburra aurkeztera. Ep berria, Madrilgo The Metal Factory Studios-en ekoiztua izan da Alex Cappa-ren eskutik. Taldean ere aldaketa izan dute. Julen Basterra gitarra jotzailearen hutsunea Aimar Ibarzabalek bete du. Laukotea osatuta (David Carcedo (ahotsa), Guillermo Carcedo (baxua), Guillermo Murcia (bateria) eta Aimar Ibarzabal (gitarra)), zuzenekoak eskaintzeko gogotsu daude.
Momentuz, bi kontzertu konfirmatu dituzte: apirilaren 22an, ostirala, Txosnagunean (Lazkao) eta maiatzaren 14an, larunbata, Elebeltz gaztetxean (Lasarte-Oria).



