
Gasteizeko Udal Antzoki Sarek neguko denboraldirako programazioa ondu du, eta otsailaren 1etik apirilaren 13ra bitarte, makina bat proposamen eszeniko haizatuko ditu gustu eta publiko guztiei zuzenduta.
Ikuskizun horietako gehienak Felix Petite Antzokian eskainiko dira: 21 guztira. Horietatik 11 hizkuntza eszeniko mota guztiak biltzen dituzten antzerki-proposamenak dira: testua, txotxongiloak, objektuak, komediak, memoria historikoa, antzerkigile handiak… Gainera, izen handiko antzezleak gerturatuko dira….Pepe Viyuela, Blanca Portillo, Alba Flores, Willy Toledo, Carlos Hipólito, María León,…. Eta zuzendari handiak ere bai, hala nola, Andrés Lima, Alberto Conejero, Ramón Barea, María Goiricelaya, ….
Bestalde, Jesus Ibáñez de Matauco Antzokiak 13 ikuskizun jasoko ditu bere agendan. Haietako 6 euskaraz izango dira, tartean Miñan edo duela gutxi estrainatu den Adiorik Ez. Horiez gain, Zorretan, Masustondoen patioa edota Heisenberg izango dira beste pieza interesgarri batzuk. Gainera, Tokiko Ekoizpen Eszenikoari Laguntzeko 2024ko Programari esker, Makur Antzerkiak Voyage Voyage eskainiko du.
Azkenik, Beñat Etxepare Antzokian Iara Solano artista gasteiztarrak Sleepwalk Collectiverekin sortutako esperientzia eszenikoa egingo du: Bautismo.
Egunez eguneko programazioa zertan den ikusteko, egin klik hemen.