
Iruñeko Udalak Iruña Fokatu argazki-lehiaketarako deia egin du berriz, “hiria beste ikuspegi batetik islatzen duten irudiak saritzeko asmoz”. Argazkiak aurkezteko epea azaroaren 4an amaituko da.
Argazkiak formatu digitalean aurkeztuko dira izena emateko formulario baten bidez. Aurkeztutako irudiak epaimahaiak baloratzeko baino ez dira erabiliko. Ondoren, sarituak edo hautatuak izan diren argazkiak bereizmen handian aurkeztu beharko dira. Lehiaketak pertsona bakoitzari gehienez ere hiru argazki aurkezteko aukera ematen dio, hori bai, jatorrizkoak izan behar dute. Argazkiak (2 MBkoak gehienez ere), JPEG formatuan aurkeztuko dira (gutxienez, 72 ppi-ko bereizmena). Tamainaren neurri hauek dira: 794×1077 pixel bertikalean, eta 1077×794 píxel horizontalean. Horrez gain, argazkia zein egunetan eta zein toki zehatzetan egin zen, eta argazkiaren deskribapen laburra azalduko da.
Argazkirik onenari 900 euroko saria emanen zaio. Horrekin batera, 600 euroko bigarren sari bat eta 500 euroko hirugarren sari bat emango dira. Epaimahaiak egoki jotzen badu, bost aipamen berezi ematen ahalko ditu gehienez ere.
Jakingarri guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.



