
Etxetik at. Diáspora Vasca izenburupean, Euskal Herria Museoak Euskal Diasporaren inguruko erakusketa berria zabaldu du. Erakusketaren helburua migrazioaren ikuspuntu orokor bat eskaintzea da, eta horretarako ehun bat objektu paratu dira bertan: oleo, mapa, dokumentazio, ikus-entzunezko, argazki eta abar. Erakusketa, Bizkaiko Foru Aldundiak urrian Etxetik kanpo. Migraciones y patrimonio cultural izenburupean burutuko dituen Ondarearen Europako Jardunaldien aurrerapen bat izango da.
Antolatzaileen esanetan, “erakusketa museoko materialekin eta batez ere inguruko familiek etxetik irten eta errealitate berriari aurre egiteak suposatzen duen abenturaren oroigarri gisa kontserbatutako objektuekin osatu da”. XIX.mendean diaspora hasi zen, eta hala, milaka euskaldunek bizitza berri bati ekin zioten beste kontinente batzuetan pobreziatik edo gerletatik ihesean. Horrexegatik, diasporaren lurraldea oso anitza eta zabala da, horrexegatik, ez dira erakusketan aspektu guztiak islatuta agertzen, eta hala, figura eta objektu konkretuak izango dira orokortasunaren adierazgarri.
Ibilbide tematiko bat oinarri eta figura jakin batzuk ardatz, erakusketak aurkikuntza (Elcanoren kasua), administrazioko lan (Lersundi), merkataritza, industria, kirol (Jai-Alai), erlijio, edota sinboloena bezalako gaien zertzeladak emango ditu.



