
Euskaltzaindiaren bultzadaz antolatzen diren Resurrección María Azkue Literatura sariak banatu dira. Guztira 374 lan aurkeztu dira aldi honetan, eta epaimahaikideek idatzien originaltasuna nabarmendu dute, besteak beste.
Akademiak eta BBK-k 1991tik antolatzen dituzten sari hauek idazle gazteak literatura mundura erakartzea dute helburu nagusi. Bi genero saritzen dira Azkue sarietan: narrazioa eta poesia. Genero bakoitzak bi maila ditu: A maila (10 eta 13 urte bitarteko gazteentzat); eta B maila (14 eta 17 urte bitartekoentzat).
Urtero bezala, aurten ere literatura eremuko pertsona adituek osatu dituzte epaimahaiak, Euskaltzaindiak izendatutakoak. Hauexek izan dira aurtengo epaimahaikideak: A mailan, Igone Etxebarria, Jabier Kaltzakorta eta Manu López Gaseni, eta B mailan, Amaia Jauregizar, Castillo Suárez eta Patxi Zubizarreta.
A MAILAKO sariak narrazioaren alorrean honako hauek izan dira: Lehen saria: Horma. Egilea, Harriet Mitxelena (Haurtzaro ikastola, Oiartzun – Gipuzkoa); Bigarren saria: Erantzun baten bila. Egilea: Arhane Martinez (Zubi Zaharra ikastola, Balmaseda – Bizkaia); eta Hirugarren saria: Izpien dantzaldia. Egilea: Aitor Collado (Koldo Mitxelena BHI, Errenteria – Gipuzkoa).
Olerkiaren alorrean Lehen saria: Hiria neguan. Egilea: Ibai Maquibar (Herri arte eskola, Errenteria – Gipuzkoa). Bigarren saria: Maindire kuttuna. Egilea: Liher Larrea (Haurtzaro ikastola, Oiartzun – Gipuzkoa). Eta Hirugarren saria: Ispilu. Egilea: Intza Mitxelena (Haurtzaro ikastola, Oiartzun – Gipuzkoa).
B MAILAko sariak narrazioaren alorrean: Lehen saria: Itaxura. Egilea: Josu Arrieta (Lekaroz BHI, Lekaroz – Nafarroa); Bigarren saria: Hotzikara. Egilea: Elaia Garcia (Oteitza lizeo politeknikoa, Zarautz – Gipuzkoa). Eta Hirugarren saria: Askatasun zorabioa. Egilea: Eneko Garcia (J.M. Iparragirre BHI, Urretxu – Gipuzkoa).
Olerkiaren alorreko Lehen saria: Garbiketa sakona. Egilea: Naiara Gutierrez (Minas BHI, Barakaldo – Bizkaia). Bigarren saria: Biluzten nauzunean. Egilea: Elaia Garcia (Oteitza lizeo politeknikoa, Zarautz – Gipuzkoa). Eta Hirugarren saria: Aske. Egilea: Elaia Garcia (Oteitza lizeo politeknikoa, Zarautz – Gipuzkoa).



