ESZENA

Haurrentzako Antzerki Testuen XXXIII. Lehiaketa, Nafarroan

Iruñeko Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak haurrei zuzendutako antzerki-testuen lehiaketarako deia egin dute.

Lehiaketa honetan 18 urtetik gorako pertsonek hartu ahal dute parte. Egile bakoitzak, gehienez ere, hiru testu aurkeztu ahal ditu, euskaraz edo gaztelaniaz idatziak. Testuok jatorrizkoak eta argitaragabeak izan behar dute, eta bestelako saririk jaso gabekoak ere izango dira.

Lanarekin batera, egilearen curriculum laburra eta eta izen-deiturak, posta-helbidea, helbide elektronikoa eta telefonoa bidaliko dira. Bai eta idatzizko adierazpen bat ere, non jasoko baita aurkeztutako antzezlana jatorrizkoa eta argitaratu zein estreinatu gabea dela, eta ez duela inongo lehiaketatan saririk jaso.

Lanak bidaltzeko epea ekainaren 15ean amaituko da.

Epaimahaia Nafarroako Antzerki Eskolak izendatuko du, eta antzerki esparruko hiru profesionalek osatuko dute bi kategorietan. Epaimahaikideek kalitate literarioa, sormena, originaltasuna eta lana taularatzeko modukoa izatea hartuko dituzte kontuan.

Sariduna nor den irailean emango da jakitera. Diru-sari bakarra finkatu da kategoria bakoitzean: 2.500 €.

Bestelako jakingarria hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button