
Andra Mari Eusko Dantzari taldeak 2014. urtean sortutako nazioarteko jaialdia da Musika Bizian, eta 2014az geroztik urteroko hitzordua izaten da Galdakaoko Iturrondo plazara hurbiltzen direnentzat. Aurten, urriaren 27an eta 28an izango da Musika Bizian jaialdiaren bederatzigarren edizioa.
Munduan egon badaude Euskal Herriaren egoera bertsuan dauden herri eta aberriak, eta horiei ere ikusgarritasuna eman nahi zaie. Hortaz, esan daiteke, Musika Bizian jaialdia hizkuntza eta kulturgintza gutxiagotuetako herrialdeetako musika jaialdia dela, eta munduko kultur-aniztasuna islatu nahi duela.
Aurten ere gure kultura-aniztasun horren lekukoak diren musikariak izango dira oholtza gainean: Gozategi (Euskal Herria), Mconak (Euskal Herria), The Stowes (Kornualles), Startjienn (Bretainia) eta Gipsy Groove (Kosovo). Gainera, jaialdiak irauten duen bi egunetan kale animazioak ere herria alaitzen arituko dira. Gainera, luthierrei ere leku nabarmena egiten zaie Musika Bizianen, eta hainbat herrialdetako luthierrak egon ohi dira Iturrondoko karpan eta sortzen dituzten instrumentuak erakusteaz gain, jo ere egiten dituzte.
Diogun moduan barikuan abiatuko da ekimena, Taberna Ibiltariaren animazio eta kanta ederrekin, eta ostean, The Stowes (Kornualles) eta Gozategi (Euskal Herria) taldeek kontzertu emango dute.
Larunbatean, goizean, Lhutier azoka eta musika erakustaldia izango da, eta arratsalde partean, Mconak (Euskal Herria), Startjienn (Bretainia) eta Gipsy Groove (Kosovo) taldeen kontzertua programatu da.
				
					


