BESTELAKOAK

Beldur Barik Jarrera! lehiaketa, Uribe Kostan

Lehiaketa honetan parte hartu nahi baduzue eta proposamenen bat bidali nahi baduzue emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, anitzak eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi behar dute den lanek.

Hala, lehiaketarekin “emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartu, baloratu eta bultzatzen da. Lanak errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dira”.

Deialdian parte hartu nahi duten pertsonek www.beldurbarik.org webgunean dagoen formulario bat bete beharko dute eta lanak aurkezteko epea azaroaren 9ra arte egongo da zabalik. Proiektu irabazleak azaroaren 26an emango dira ezagutzera, Urdulizen ospatuko den Beldur Barik Topaketan

Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten herrietan (Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela y Urduliz) erroldatuta dauden 10 eta 26 urte artean neska eta mutilek parte har dezakete. Sariak 200 € eta 100 €-koak izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button